INAUTERIETAKO HIRI KANPALDIAK

MATRIKULAK GAUZATZEKO EPEA IREKITA: urtarrilaren 26tik 30era arte, 09:00etatik 14:00etara Udaletxeko bulego orokorrean; kanpaldietan onartutako pertsonentzat.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:
Izen-emate fitxa (beteta eta sinatua).
Osasun txartelaren fotokopia.
IBAN – Kontu zenbakia (libretaren 1. orriaren kopia).
2013ko errenta aitorpena edo, lehenagotik udalean aurkeztu bada, non aurkeztu den adieraztea. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.

ORAINDIK PLAZA LIBREAK DAUDE. Kanpaldi hauetan parte hartzeko interesa duten familiek baina 948 012 012 telefono bidez aurre-inskripzioa egin ez zutenek, izena eman dezakete urtarrilaren 23ra arte 948 330 761 telefonora deituz. Plaza horiek telefono deiaren ordenaren arabera emanen dira.

Informazio gehiagorako:
http://www.huarte.es/eu/areas/cultura/actualidad/object.aspx?o=128254

You may also like...