ZERBITZUA ERRAZTEKO SARREREN SALMENTARAKO SISTEMA BERRIA.

Kultur Etxean lan egiten dugu gure zerbitzuak hobetzeko. Hori dela eta, hobekuntza teknikoak inplementatu ditugu sarreren erosketak bide desberdinetatik errazteko:

• SALMENTA ON LINE APIRILAREN 27tik AURRERA:
www.huarte.es o conoce-uharte-ezagutu.info (gaztelaniaz eta euskaraz) web orrialdeetan sartuta, ZURE SARRERA EROS AHALKO DUZU ETA ESERLEKUA AUKERATU eguneko 24 orduak eta ikuskizuna hasi baino 2 ordu lehenago arte.
Horretaz gain, gidaliburu erraz bat aurkituko duzu eta, bertan, zure on line erosketa nola egin eta zalantzak argituko dizkizu. Era berean, bulegoko ordutegian 948-33-50-16 telefono zenbakira deitu dezakezu.

• 012 TELEFONO ZENBAKIRA DEITUZ: ikuskizunaren astean zehar astelehenetik ostegunera 08:00-19:00 ordutegian. Telefonoz eskatutako sarrerak mugatuak izango dira eta eserlekuaren zenbakia automatikoki egokituko dira erosketa-ordenaren arabera. Sarrerak leihatilan jaso ahalko dira ikuskizunaren ordu bete lehenagotik.
• LEIHATILAKO SALMENTA: ikuskizunaren egunean ordu bete lehenagotik.
• SALMENTA ZUZENA: ikuskizunaren astean zehar
o Kultur Etxeko bulegoetan astelehenetik ostegunera 09:00- 14:00 ordutegian eta ostiraletan 09:00-13:00 ordutegian.
o Balio Anitzeko Espazioetan astelehenetik ostegunera 18:00-21:00 ordutegian.

Aretoaren edukiera dela eta, sarreren salmenta kopurua mugatuta dago:
• Familientzako ikuskizunak: pertsona bakoitzeko 5 sarrera.
• Helduentzako ikuskizunak: pertsona bakoitzeko 3 sarrera.

Hortaz, programatutako jardueretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, zuen sarrerak aldez aurretik etxean erosita eta modu honetan aretoan sartu ilararik itxaron gabe eta eserlekua aukeratuta
Uharteko kultur programazioa kontsultatzeko: hileko kultura eta gazteria agenda edota www.huarte.es // www.conoce-uharte-ezagutu.info // www.redteatrosnavarra.com // www.navarracultural.com web orrialdeetan, baita
Facebook-en “Casa Cultura Huarte”-n ere.
Nahi izanez gero vgarcia@huarte.es posta elektronikora mezua bidali eta hileko agenda zein ekitaldi garrantzitsuenen informazioa bidaliko dizkizuegu.

You may also like...