2015eko NAZIOARTEKO XXI. ZIKLO KORALA.

Urriaren 27an, asteartea, 20:30ean San Juan Elizan. Kamarako kontzertu korala Frantziako MIKROKOSMOS abesbatzarekin.
Mikrokosmos abesbatza 1989an sortu zen, 18 eta 30 urte bitarteko ahotsez osatuta dago. Bere zuzendaria, Loïc Pierre, aldi berean konpositorea, diseinatzailea eta eszenografoa da, besteak beste. Era berean, 20 urte baino gehiago daramatza hainbat diziplina artistiko abesbatzarekin lotzen. Modu honetan, kamarako kontzertu koralaren ikuskizunak koralaren artearen mugak apurtzen ditu.

You may also like...