“MOTXILA 21”-ren PROIEKZIOA. Gonbidapenen banaketa ordu bete lehenagotik.

Apirilaren 29an, ostirala, 19:30ean Kultur Etxeko areto nagusian. Iñaki Alforja-k zuzendutako proiekzioa da  Motxila 21 Live! Zuzenean! En vivo!”. Proiekzioaren aurkezpenean zuzendaria izango da.

Motxila 21 rock talde paregabea da: indarra, grina, ilusioa du, eta berezitasun bat: 21 laguneko talde erdiak Down Sindromea du, eta beste erdiak ez. Musika jotzea da taldearen pasioa. Jotzeko grinak Londresera eramango ditu. Bira hau da  gure historia kokatzeko aukeratu dugun eremua. Film honetan adiskidetasunaren, pasioaren, sormenaren, heriotzaren eta, batez ere, rockaren inguruan arituko da. Iruñeko estreinaldi arrakastatsuaren ondoren, orain dokumentalaz goza dezakezu Uharten.

You may also like...