7. ORIENTAZIO EGUNA “CONOCE UHARTE EZAGUTU”

Urtebeteko derrigorrezko geldialdiaren ostean… bueltan gara berriz!

COVID egoerara egokitu eta jendetza ekiditeko froga formatu berri batean burutuko da. Eguna zuek aukeratuko duzue eta mugikorrean instalatutako aplikazio baten bidez jokatuko dugu aurten Conoce Uharte Ezagutu orientazio jardunaldia.

Animatu eta ondo pasa UHARTE EZAGUTZEN, pistak jarraituz eta erlojuaren aurka lehian.

SARTU ETA ZURE ESTRATEGIA PRESTATU!!

IZEN EMATEAK:

  • Apirilaren 20tik maiatzaren 16a arte.
  • Formulario hau betez: IZEN EMATE FORMULARIOA
  • 2 eta 6 lagun arteko taldeak osatu ditzakezue.
  • Bi kategoria egongo dira:
    • A kategoria: taldean gutxienez 10 urtetik beherako edo 65 urtetik gorako pertsona bat dagoenean.
    • B kategoria: Taldeko kide guztiek 11 urte edo gehiago dituztenean.
  • Adingabekoez osatutako taldeak: 12 urte baino gehiago dituzuen adingabeek taldean bakarrik parte har dezakezue zuen familien baimena betez. Hala ez bada, ezin izango dizuegu maparik eman. DESKARGATU BAIMENA HEMEN

NOLA ETA NOIZ JOKATU?

  • Apirilaren 30etik, ostirala, maiatzaren 16, igandea arte jokatu dezakezue, zuek aukeratzen duzuen egunean.
  • Irteera Ugazte edo Kiroldegian balioztatu beharko duzue eta bertan emango dizkizuete mapa eta argazki rallya ere. Ordutegiak:
    • Kiroldegia: astelehenetik larunbatera 10:00etatik 20:00etara eta igande eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara.
    • Ugazte: astelehenetik igandera, 17:00etatik 20:00etara.
  • Ibilbideko kontrol puntuen inguruko PISTAK GURE WEBGUNEAN daude argitaratuak: https://conoce-uharte-ezagutu.info/eu/category/conoceuharte2021/
  • Pista hauekin, lekuak identifikatu eta zuen estrategia prestatu dezakezue aldez aurretik!
  • Mugikorretan aplikazio bat deskargatu beharko duzue. Aplikazioa erabiltzeko jarraibideen TUTORIALA HEMEN.
  • Gogoan izan talde bezala bereizten zaituzten zerbait eramatea.

EGIN ARGAZKIAK ETA PARTEKATU GUREKIN:

  • Gustora jasoko ditugu zuek bidalitako argazkiak, horrela zuen unerik onenak ikusiko ditugu.
  • Argazkiak partekatzeko bideak:
    • Whatsapp-a: 689463976
    • Sare sozialak: #ConoceUharteEzagutu2021
    • E-posta: uharte.ezagutu@gmail.com

 SAILKAPENA:

  • Kategoria bakoitzeko sailkapen bana egongo da.
  • Behin betiko sailkapena aplikazioak emandako puntuen eta argazki rallyan lortutako puntuen batuketarekin egingo dugu.
  • Lortu puntu gehiago ARGAZKI RALLYArekin! (irteera egiten duzuenean emango dizuete rallya). UGAZTEKO POSTONTZIAN utzi beharko duzue, zuen taldearen izena eta eskatzen diren datuak egoki beteta.
  • Jolasteko epea bukatu ondoren, taldekako sailkapena eta argazkiak argitaratuko ditugu gure webgunean. Aurten ere motxila polit baten zozketa egingo dugu. Beraz, adi webguneari!

Eta gogoratu indarrean dagoen COVID eta bide segurtasuneko arauak bete behar dituzuela!!

Jarrai iezaguzu sareetan:

  • Facebooken: @conoce.uharte.ezagutu
  • Twitter: @UharteEzagutu #ConoceHuarte
  • Hastag; #ConoceUharteEzagutu2021

Antolatzaileak: Nafarroako Kirol Kluba, Uharteko bizilagunak, Uharteko Mendi taldea eta Uharteko Udala.

 

You may also like...