ERAKUSKETA “SER MUJER EN GUATEMALA” MY ACHIK

My Achik lau gazteren ilusiotik sortutako elkartea da: Naiara Urra, Miriam Irigoyen, Beatriz Díaz eta Estela Guembe.

My Achiken helburua Guatemalan neskatoak eta emakumeak nola bizi diren ikusaraztea da, eta Guatemalako Fundap GKEko “Becas para la niña” proiektuari laguntzea, baliabide ekonomiko urriko pertsona eta komunitateei laguntzeko jarduerak sustatzen dituen erakundea baita. Ekimen honen helburua eskola uztea saihestea da; izan ere, neskatoen kasuan oso ohikoa da eta horrek desberdintasun handiagoko egoeran bizitzera eramaten die. Neskek, helduak direnean, ikasteko eta lanbide bat garatzeko ametsak bete ditzaten lortu nahi dugu.

Datak: maiatzaren 4tik 20ra

Kultur Etxea

Erakusketaren aurkezpena eta bisita elkarteko ordezkariekin: maiatzaren 4an 18:00etan

You may also like...