🍴🎄HITZALDIA “ELIKADURA ETA GABONAK”

Astelehena, abenduak 18. 18:00. Kultur Etxea.
Hitzaldi honen helburua da nola aurre egin gabonei, errudun sentitu gabe eta gure elikadura zainduz. Gabon jaiak hurbiltzen ari dira eta jende askorentzat antsietate- eta erruduntasun-sentsazioak sortzen zaizkie elikadurari dagokionez. Gure gizartean nagusi den eta hain barneratuta dugun "dietaren kultura"ren  ondorioz, askotan erruduntasun hori murrizteko jokabideak garatzen ditugu, batzuetan osasungarriak ez direnak.
Emailea: Henar Etxeberria Urkia. Giza nutrizioan eta dietetikan graduatua.
Sarrera doan. 
Antolatzailea: Berdintasun zerbitzua.

You may also like...