UHARTEKO INAUTERIAK… UGAZTEN KEMAKULOAK!!

 

Otsailaren 2an eta 3an  MOZORROTU ETA… KALERA!!!

Zenbat eta mozorrotutako jende gehiago atera, hobe.

12 urte beteta baduzu, izena eman Ugazten, AHALIK ETA AZKARREN, guztiontzat materiala erosteko.

  • Igeltsuzko maskarak egiteko tailerra: urtarrilaren 12an, ostirala, 19:00etatik aurrera.
  • Maskarak margotzeko tailerra: urtarrilaren 14an, igandea, 17:30etik aurrera.
  • Kemakulos mozorro-jantziak: urtarrilaren 19an, ostirala, eta 21ean, igandea, 17:30etik aurrera.
  • Kapelak eta buztanak egiteko tailerra: urtarrilaren 26an, ostirala, 19:00etik aurrerra eta 28an, igandea, 17:30etik aurrera.
  • Uharteko Inauterietako DANTZA TAILERRAK: urtarrilaren 25ean eta 26an eta otsailaren 1ean, 19:00etatik 20:00etara, Plazaldean (19. gela). Otsailaren 2an, ostirala, 17:30etik aurrera Kemakuloen dantza Ugazten ikasiko dugu eta gure Kemakulo mozorroei azken ukituak emango dizkiegu.

OHARTXO!: Eta Txatxoz ateratzera animatzen bazara eta zakua, oihalak edo zure mozorroa egiteko areto bat behar baduzu… Esaiguzu!

Ongi pasa eta herria alaitu!!

Inauteria antolatzen du: Berdintasuna elkarteak.

You may also like...